2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

BERTSOLARITZA

Kaixo 5. Maila hemen uzten dizuegu Xabierrek prestatutako bideoa azalpena ematen. Dakizuen bezala zuen korreotara bidali dizuegu azalpena ere. Animatu eta parte hartu!



Hau aste hontarako proposamena:

1- BERTSO SORTA ABESTU

Azpiko lotura honetan, "etxean gaudenoi jarriak", bertso sorta duzute. Bertsoak abestu eta doinua ikasten saiatuko gara (datorren astekoo ariketan doinu hau erabiliko dugu). Gogoratu doinua ongi ikasteko truko bat, bertso bat (adibidez lehenengoa) buruz ikastea dela




2- PASA HITZA JOLASA

Hizki bakoitzaren atzean izkutatzen den hitza asmatu beharko duzue. Hortarako 2 pista izanen dituzue


1. pista: gauden hizkiarekin hasten da izkutuko hitza.

Adibidez "A"n gaudenean badakigu erantzuna "A"rekin hasiko dela. "B"n gaudenean "B"rekin eta horrela

2.pista: hizkutuko hitzak, azalpenaren azken hitzarekin errimatuko du.

Adibidez: Lehen hitzak badakigu "ikasgela" hitzarekin errimatuko duela. Bigarren hitzak badakigu "gabiltza"rekin errimatuko duela.




3 - BERTSOA OSATU (aukerazkoa da lan hau)

Nahi dugun hizkia (edo hizkiak) aukeratuko dugu eta 2.puntua osatuko dugu.


Adibidez: A hizkiarekin


Hau gabe zer litzake

gure IKASGELA

..................................

.................... ARBELA


Hau gabe zer litzake

gure IKASGELA

oso modernoa da

daukagun ARBELA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina